2010/05/26

Oianguren parkearen egokitzapenari ekin zaio / Comienza el acondicionamiento de Oianguren

.
.
Oianguren parkearen egokitzapenari ekin zaio

Hemezortzi langileez osatutako taldeak Oianguren parkearen egokitzapen lanei ekin dio gaur. Ordiziako Udalak Eulen enpresari esleitu dio lana. Belarra eta zuhaixkak moztu, zuhaitzak tratatu, garbiketa egin eta altzariak (mahaiak, erretegiak eta iturriak) berreskuratuko dira. Jolas gune berria jartzea ere aurreikusten da. Lan hauek egin ondoren, aipaturiko enpresa gunearen mantenuaz arduratuko da.

Udalak astelehenean onartu zuen Osoko bilkuran parkearen kudeaketaren berreskurapena, Ikengu enpresak uko egin ondoren. Bere garaian parteen artean hitzarmena sinatu zen, sor zitezkeen arazoei irtenbidea emateko. Honen baitan Udalak 120.000 euroko abala kobratuko du eta diru hori erabiliko da, besteak beste, lan horiek egiteko.





Comienza el acondicionamiento de Oianguren

Dieciocho operarios han iniciado hoy los trabajos de acondicionamiento del parque Oianguren. El Ayuntamiento de Ordizia ha adjudicado a la empresa Eulen esta tarea. Se procederá al corte de la hierba y setos, tratamiento del arbolado, limpieza y recuperación del mobiliario (mesas, asadores y fuentes). Se prevé también instalar en breve una nueva zona de juegos. Una vez realizadas estas tareas, la empresa citada se hará también cargo del mantenimiento del área.

El Ayuntamiento aprobó el lunes en sesión plenaria la recuperación de la gestión del parque tras la renuncia presentada por la empresa Ikengu. Según el convenio firmado en su día entre las partes para el caso de que surgieran problemas, el ayuntamiento cobrará un aval de 120.000 euros que se utilizará precisamente, entre otros, para acondicionar el parque.

ordiziakoudala.com 2010-05-26

Euleneko 18 langile Oianguren parkea txukuntzen hasi dira

.
.

Euleneko 18 langile Oianguren parkea txukuntzen hasi dira

Parkearen mantentze lana ere enpresa horri esleitu dio Ordiziako Udalak

Ordiziako Udalak Eulen enpresari esleitu dio Oianguren parkea txukundu eta mantentzeko lana. Udalak jakinarazi duenez, enpresa horretako 18 langile gaur hasi dira parkean lanean. Belarra ebaki, zuhaixkak moztu, zuhaitzak tratatu, garbiketa egin eta altzariak –mahaiak, erretegiak eta iturriak– berreskuratzea dira egingo dituzten lanak. Jolas gune berria jartzeko asmoa ere iragarri dute. Udalak herenegun berreskuratu zuen Oianguren parkearen kudeaketa, eta 120.000 euroko abala lan horiek egiteko erabiliko du.
Goierriko Hitza 2010-05-26

2010/05/25

Liburu aurkezpena Donostian

..
.


"Kristina Enea – Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna" euskarazko liburuaren aurkezpena

AURKEZPENA:

Noiz: 2009ko Ekainak 3
Non: Koldo Mitxelena Kulturunea
Ordua: 19:00


haritzalde.org 2010-05-24

Udalaren esku dago berriz Oianguren parkearen kudeaketa

.
.


Udalaren esku dago berriz Oianguren parkearen kudeaketa

Gaur goizean egin duten aparteko osoko bilkuran hartu dute erabakia

Ordizia Udalak Oianguren parkearen kudeaketa berreskuratu du. Gaur goizean egin duten aparteko osoko bilkuran egin dute ofizialdu dute erabakia. Ikenguk maiatzaren 7an aurkeztu zuen 40 urteko kontzesioari uko egiten zion idatzia, eta gaurko bilkuraren ondoren, udalaren esku dago berriz parkearen kudeaketa. 120.000 euroko abala ere kobratuko du udalak. Osoko bilkuran zeuden hautetsi guztiek bozkatu dute kudeaketa berreskuratzearen alde.

Goierriko Hitza 2010-05-24

2010/05/19

Maiatzak 14ko manifestazioa Goierri telebistan

.



Bideo ikusteko sakatu irudian

Goierri telebista 2010-05-19

2010/05/14

Proiektu berria eskatzen du EAk Oiangurenen

.
Eak emandako prentsaurrekoa goierri telebistan
.
Bideoa ikusteko sakatu argazkia

Goierri telebista 2010-05-14

Rueda de prensa: Sentencias y demas

.
.

OIANGUN GOLFIK EZ!!!!
HERRITARREK BULTZATUTAKO PROIEKTU BERRI BATEN ALDE.

Oiangu proiektuak porrot egin du, Ordiziako herriari aisialdirako “proiektu integral” bat eskaintzeko udalak aukeratu zuen enpresak egitasmoa utzi egin du. Orain dela 5 urte, aurrera eraman zitekeen proiektu bikainena bezala aurkeztu zutena, Ordiziari aberastasuna ekarriko ziona, 30 lanpostu sortuko zituena, parkean 2 milioi euro inbertituko zituena eta izugarrizko onurak ekarriko zituena, hutsean geratu da. Egoera ezin etsigarriagoa da: Oianguko zati handi bat golfeko praktika-zelaiak “hartu” du, burdin harizko hesi batez eta zutoinez inguratua dago eta zutoin hauek minbizia sor dezakeen produktu batekin tratatuta egoteaz gainera, gure arbasoengandik jaso dugun paisaia hondatzen digute; azken finean, instalazio itxiak ditugu eta horietako gehienak, gainera, egoera penagarrian daude.

Osoa irakurtzeko sakatu linkean

*****************************************
NO AL GOLF DE OIANGU !!
SÍ A UN NUEVO PROYECTO CON PARTICIPACIÓN CIUDADANA


Ante la segunda y ultima sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en torno a la concesión del parque de Oiangu a IKENA realizada en febrero de 2005, debemos aclarar que dicho tribunal no ha analizado si la concesión es conforme a la ley, sino que ha ratificado que los/as ciudadanas no somos parte interesada en el tema, aunque se trate de un parque público, tal y como defendía el Ayto. desde un principio.

Para leerlo completo pincha el link


http://www.scribd.com/doc/31310697/Rueda-Prensa-11-Mayo


OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA 11 Mayo 2010

Plan Bereziaren helegitea Madrilen dagoela gogoratu du Oiangu Bizirikek

.
.

Plan Bereziaren helegitea Madrilen dagoela gogoratu du Oiangu Bizirikek

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia «ezkor» hartu dute, ez duelako aztertu kontzesioa legezkoa den ala ez.



Ordiziako Udalak 2007ko maiatzean onartu zuen Oianguren Parkearen Antolakuntzarako Plan Bereziaren aurkako kasazio-helegitea Espainiako Auzitegi Gorenean, Madrilen, dagoela gogoratu du Oiangu Bizirik plataformak, eta beraz, elkarte horrek abiatutako auzibideak ez daudela «erabat itxita» nabarmendu du. «Gaia erabakitzeke dago oraindik».

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak apirilaren bukaeran emandako epaia udalak Ikenguri emandako kontzesioari buruzkoa dela zehaztu dute plataformako kideek, eta epai hori «ezkor» hartu dutela. «Argi eta garbi esan nahi dugu epai horrek ez duela aztertu kontzesioa legezkoa den ala ez, baizik eta esan duena da herritarrok ez dugula eskumenik administrazioak hartutako erabakiei helegitea jartzeko».

«Tratu mesedegarria»

Epai horrek Arartekoak emandako aholkuak ez dituela aintzat hartu ere nabarmendu dute (kontzesioa baliogabetzeko eskatu zion arartekoak udalari), eta emandako epaia Plan Berezian oinarritua dagoela diote. «Plan hori 2007koa da, eta, beraz, kontzesioa eman zenean planik ez zegoen oraindik». Ikenguk Oiangu Bizirikeko kide batzuen aurka jarritako salaketa artxibatuta dagoela ere esan dute. «Parkean txikizioak egiteagatik» jarri zuten salaketa hori.

Oiangu Biziriken iritziz golf proiektuak «eremu publiko bat pribatizatzea» suposatzen du, eta proiektu hori «lege prozedurak bete gabe» egin da. «Irekiera baimenik gabe ireki zuten eta bi urteren ondoren kendu gabe dauden zutoin toxikoak jarri zituzten. Uste dugu enpresaren aldeko tratu mesedegarria egon dela».

Hainbat galdera ere egin dizkiote udalari. «Nola berreskuratu behar du Oianguren kudeaketa? Ikenguk itzuli al du 120.000 euroko bermea? Zer egoeratan dago Oianguren baserria?». Horri guztiari «aurre egiteko» deitu du Oiangu Bizirikek manifestazioa.
Goierriko Hitza 2010-05-13

Parke de Oiangu: Berdeak-Los Verdes reividican la participación ciudadana y se adhieren a la manifestación en Ordizia

.
.
Parke de Oiangu: Berdeak-Los Verdes reividican la participación ciudadana y se adhieren a la manifestación en Ordizia

Los ecologistas hacen suyo el lema de la manifestación: "No al Golf de Oiangu. Por un nuevo proyecto con participación ciudadana.

Los ecologistas hacen suyo el lema de la manifestación: "No al Golf de Oiangu. Por un nuevo proyecto con participación ciudadana." Lamentan la decisión del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco que no reconoce a la ciudadanía como parte interesada en el conflicto.

Berdeak-Los Verdes valoramos negativamente la sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en torno a la concesión del parque de Oiangu a IKENA realizada en febrero de 2005, en la que ha ratificado que la ciudadanía no es parte interesada en el tema. Para Berdeak dicha sentencia niega la posibilidad de que la ciudadanía recurra judicialmente decisiones de las Administraciones que pueda considerar equivocadas.

En palabras de Iñigo Aguirre, coportavoz de Berdeak-Los Verdes y concejal en Mutriku, " este proyecto de campo de golf supone una privatización del espacio público, cuya cancha ha sido realizada incumpliendo diferentes requerimientos legales" refiriéndose entre otros, a la ausencia de licencia de apertura, del registro de fertilizantes y pesticidas, así como a la instalación de postes tóxicos ilegales. Para el edil ecologista "es necesario que en todo proyecto de gran embergadura se de una participación ciudadana real en todas las fases del proceso, planificación, diseño, ejecución y evaluación."

Berdeak-Los Verdes se adhiere a la manifestación convocada por la Plataforma Oiangu Publiko eta Bizirik en Ordizia el viernes 14 de mayo con el lema: "No al Golf de Oiangu. Por un nuevo proyecto con participación ciudadana." y anima a la ciudadanía a participar en dicha manifestación.

----------------------


Nota: Recordamos que Berdeak - Los Verdes no tenemos ninguna relación con Ezker Batua, que utiliza de manera abusiva el apelativo "Berdeak". En Euskadi, Berdeak - Los Verdes somos el único partido reconocido e integrado en los Verdes del Estado español y en el Partido Verde europeo (European Greens). Berdeak-Los Verdes forma parte también de la Coordinadora Verde, un espacio de confluencia abierto a todos los partidos u organizaciones verdes, así como colectivos y personas de la sociedad civil que quieran participar en la reconstrucción de un espacio verde autónomo con peso propio en el Estado español.Más información: http://hondarribiaverde.org/

kaosenlared.net 2010-05-13

MANIFIESTO

.
.



OIANGUN GOLFIK EZ!!!!
HERRITARREK BULTZATUTAKO PROIEKTU BERRI BATEN ALDE.


Oiangu proiektuak porrot egin du, Ordiziako herriari aisialdirako “proiektu integral” bat eskaintzeko udalak aukeratu zuen enpresak egitasmoa utzi egin du. Orain dela 5 urte, aurrera eraman zitekeen proiektu bikainena bezala aurkeztu zutena, Ordiziari aberastasuna ekarriko ziona, 30 lanpostu sortuko zituena, parkean 2 milioi euro inbertituko zituena eta izugarrizko onurak ekarriko zituena, hutsean geratu da. Egoera ezin etsigarriagoa da: Oianguko zati handi bat golfeko praktika-zelaiak “hartu” du, burdin harizko hesi batez eta zutoinez inguratua dago eta zutoin hauek minbizia sor dezakeen produktu batekin tratatuta egoteaz gainera, gure arbasoengandik jaso dugun paisaia hondatzen digute; azken finean, instalazio itxiak ditugu eta horietako gehienak, gainera, egoera penagarrian daude.

Hala ere, badirudi egoera honek ez duela inolako eraginik izan Ordizian agintzen duten ordezkari politikoengan, hau da, EAJ eta PSEko agintariengan, eta Oiangun ezer gertatuko ez balitz bezala, temati jarraitu nahi dute proiektuarekin.Badirudi orain udalak baduela proiektuarekin aurrera jarraitzeko dirua. Hori ondorioztatu dezakegu, bederen, Oianguren inguruan gertatzen denari buruz “informatzeko” orain arte udalak argitaratu dituen adierazpen laburretatik.

Etorkizunean arazoak ekiditeko, eta horrela, Oiangu herritar guztiontzat, eta ez bakar batzuentzat soilik, berreskuratu ahal izateko, adierazpen hau sinatzen dugun elkarte eta alderdiek zera eskatzen diogu udalari: Oianguren inguruan, informazio eta parte-hartze prozesu garden eta erreal bat bultza dezala. Uste dugu hau dela orain dela 5 urte egindako akatsa zuzentzeko bide bakarra, izan ere, orduan, udalak ( herritarren gehiengoaren berariazko onespenik izan gabe), guztiona zen gune bati, Oianguri, zein erabilera eman behar zitzaion erabaki zuen, gutxi batzuen gozamenerako utziz.


******************************************************


OIANGUN GOLFIK EZ!!!!
POR UN NUEVO PROYECTO CON PARTICIPACION CIUDADANA


El proyecto Oingu ha fracasado, la empresa elegida por el ayuntamiento para dotar al pueblo de Ordizia con un “proyecto integral” de ocio ha abandonado. Lo que se anunció hace ya 5 años como uno de los proyectos más ambicioso que se podían emprender por la riqueza que iba aportar al pueblo de Ordizia, con la creación de 30 puestos de trabajo, 2 millones de euros de inversión en el parque, y otro montón de beneficios, no puede presentar un balance más pírrico. La situación no puede ser más desalentadora, “ocupado” una buena parte con el campo de prácticas de golf, con una alambrada y unos postes, que además de estar tratados con un producto cancerígeno, violan el paisaje heredado de nuestros antepasados; en definitiva, con unas instalaciones no sólo cerradas sino que la mayoría de ellas se encuentran en un lamentable estado.

Sin embargo, no parece que todo ello haya logrado la mínima mella en los responsables políticos que gobiernan en Ordizia, PNV y PSE, y como si nada hubiese pasado en Oiangu, contumaces ellos, pretenden seguir con el proyecto. Parece ser que ahora el ayuntamiento sí tiene dinero para continuarlo, de acuerdo a lo que se deduce de las lacónicas manifestaciones que hasta la fecha ha publicado para “informarnos” de los últimos acontecimientos de Oiangu.

Para evitar problemas futuros y poder así recuperar Oiangu para el conjunto de la ciudadanía y no sólo para unos pocos, las asociaciones y partidos firmantes del presente manifiesto, conminamos al actual ayuntamiento a que promueva un proceso transparente y real de informacion y participación sobre Oiangu. Consideramos que esta es la única vía que va a permitir rectificar el error cometido hace ya 5 años cuando el ayuntamiento (sin contar con la aprobación expresa de de la mayoría de la población) decidió el uso que debía darse a un espacio que era de todos, Oingu, para dejarlo en usufructo a unos pocos.

Oiangu Bizirik Plataforma

Atxikimenduak / Adhesiones:


-Alternativa

-Aralar

-Berdeak- Los verdes

-Eguzki

-Ezker abertzalea

-Ezker batua

-Ordiziako Gazte Asanblada

-Ordiziako LAB sindikatua



Kolektiboen atxikimendua eman nahi baduzu bidali iezaiguzu email bat oianguplataforma@yahoo.es helbidera.

Si quereis adheriros a la manifestacion como colectivo mandanos un correo a la dirección oianguplataforma@yahoo.es


Oiangu proiektuaren aurkako manifestazioa



GAIA: Manifestazioa - NOIZ: 2010-05-14tik 2010-05-14era - NON: ORDIZIA, Ordiziako plazatik abiatuta - ORDUA: 19:00 - ANTOLATZAILEA: Oiangu Bizirik plataforma

Oiangu proiektuaren aurkako manifestazioa egingo da maiatzaren 14an, 19:00etan, Ordiziako Plaza Nagusitik abiatuta. "Oiangun golfik ez, partaidetza bai" da manifestazioaren goiburua.
Goierriko hitza 2010-05-14

Oiangu bizirik


Tras reseñar su disconformidad con la sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, que acaba de fallar a favor del Ayuntamiento en el pleito interpuesto por la Plataforma en relación a la adjudicación de Oiangu, entendiendo que el proyecto diseñado para el parque ha fracasado, bajo el lema 'No al golf en Oiangu y sí a un nuevo proyecto con participación ciudadana', la Plataforma convoca a la ciudadanía a una manifestación a las 7 de hoy en la Plaza.

Diario vasco 2010-05-14

Manifestación hoy contra el plan del parque de Oiangu



La plataforma Oiangu Bizirik se manifestará hoy en Ordizia contra el Plan Especial de Ordenación del Parque de Oiangu, avalado por una sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) que desestima un recurso de esta organización. A la protesta se ha adherido el grupo ecologista Berdeak-Los Verdes, que hacen suyo el lema de la protesta: No al Golf de Oiangu. Por un nuevo proyecto.
Noticias de Gipuzkoa 2010-05-14

Manifestación para mostrar la oposición al campo de golf



Hoy, a las 19.00, de la Plaza Mayor de Ordizia partirá una manifestación para exigir al equipo de gobierno municipal PNV-PSE que desistan de un proyecto de construir un campo de golf en Oiangu y que abra un proceso de participación ciudadana para determinar cuál es el futuro de ese espacio, ahora degradado, según denuncian, después de haberlo abandonado.
Gara 2010-05-14

2010/05/13

Manifestazioa egingo dute bihar Ordizian



Manifestazioa egingo dute bihar Ordizian


Oiangu Bizirik plataformak deituta manifestazioa egingo da bihar Ordizian, Oiangun golfik ez! Partaidetza bai! goiburupean. Manifestazioa Plaza Nagusitik abiatuko da 19:00etan. Alternatibak, Aralarrek, ezker abertzaleak, Ezker Batuak, Ordiziako Gazte Asanbladak eta Ordiziako LABek babestu dute biharko mobilizazioa.

Oiangu Bizirik-ek gogoratu du Ordizian «proiektu integral» bat egin nahi zuen enpresak proiektua «bertan behera» utzi duela, eta bost urteren ondoren egin beharreko balorazioa «tamalgarria» dela. «Eta tamalgarria ez da soilik inguru ireki bat zena gaur egun itxita dagoelako, baizik eta Oiangu bera dagoelako egoera tamalgarrian».

Ordiziako EAJ eta PSE-EE «ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen» ari direla uste du plataformak, eta haien helburua proiektuarekin jarraitzea dela. «Badirudi orain proiektuarekin aurrera egiteko dirua duela udalak, edo ondorio hori ateratzen dugu behintzat orain gutxi eman dituzten informazio publikoetatik».

Egoera ikusita, eta «etorkizunean sor daitezkeen arazoak saihesteko», prozesu «garden eta parte-hartzaile bat» martxan jartzeko deia egin diote udalari. «Hori da orain dela bost urte udal honek hartu zuen erabaki okerra zuzentzeko bide bakarra», nabarmendu dute.
Goierriko Hitza 2010-05-13

Oiangurako «proiektu berria» landu nahi du EAk

.
.


Oiangurako «proiektu berria» landu nahi du EAk

«Galtzaile eta irabazle arteko lehia» baztertu, eta ahalik eta proiektu integratzaileena egitearen aldekoa da.

Ordiziako Udalak Oianguren Parkearen kontzesioa «ahalik eta azkarren» berreskuratu behar duela uste du Ordiziako Eusko Alkartasunak, eremu horretan zer egin behar den erabakitzeko. Eta behin hori argituta, honako urratsa egitea proposatu du: «Guztion artean proiektu bat eraikitzeko aukerak zabaldu behar dira. Ez dugu galtzaile eta irabazle arteko lehia bat nahi. Oianguren Parkea ordiziar guztiona da, eta guztion artean proiektu berria eratzen jakin behar dugu, ahalik eta integratzaileena». Belen Maiza eta Iban Asenjo EAren zinegotziek eman dute alderdiaren ikuspegiaren berri.

Ikengu enpresak 2005ean irabazitako «konkurtso publikoa» salatu du Ordiziako EAk. «Kudeaketa kaskar baten ondoren eta udalak emandako bi luzapen igaro ondoren, enpresak proiektua egiteari uko egin dio, epeak inoiz bete ez dituela».

«Akats berean erori nahi ez»

Urte askoan Oiangu ordiziar askoren «topalekua» izan dela diote, eta aurrerantzean ere hala izatea nahiko du EAk. «Bost urte dira enpresak kontzesioa irabazi zuenetik, eta gaur-gaurkoz Oianguren parkean ez dago ez tabernarik, ez jatetxerik, ez hotelik, eta ezta golf zelairik ere. Proiektua, beraz, ez da gauzatu».

Ordiziako EAk dio ez duela «akats berean berriz erori» nahi, eta Ikenguren proiektua «lurperatuta» dagoenez, «proiektu berri bat» egitearen aldekoa dela. «Proiektu berrian herritarren partaidetza bermatzeaz gain, ingurumenaren aldeko irizpideak ezarri behar dira, bertan dagoen aberastasun ekologikoa balorean jarriz, eta egon daitezkeen aukera hezitzaileak aztertuz». Proiektu berri horretan golf zelaia jartzea baztertu du EAk. «Enpresak berak frogatu digu ez dela errentagarria».

Orain bi urtetik hona Oiangun jarrita dauden «kreosotadun zutoin toxikoak» kentzeko exijitu du EAk, «osasunean sor ditzaketen kalteak behin betiko ekiditeko».

Sentsibilitate guztiak eseri

Udaleko gobernukideen aldean bestelako irizpideak azaltzen ari da EA, eta «behar-beharrezkotzat» jotzen du Ordiziako sentsibilitate guztiak mahai baten inguruan esertzea. EAJ eta PSE-EE mahai horretan egotea «aukera erreala» dela uste du EAk.

Goierriko Hitza 2010-05-13

2010/05/12

EAko prentsaurrekoa

.
.


Oiangun "guztion artean" beste proiektu bat egitearen alde dago EA

Oianguren parkean golf zelaia jartzea ez dela errentagarria iritzi dio


"Oianguren parkean zer egin behar den erabakitzeko kontzesioa berreskuratu behar du udalak, ahalik eta azkarren. Orain, guztion artean proiektu berri bat eraikitzeko aukera zabaldu behar da". Ordiziako Udaleko EAko zinegotzi Belen Maizak eta Iban Asenjok agerraldia egin dute gaur Oianguko proiektuaren inguruan duten iritzia plazaratzeko. "Galtzaile eta irabazleen arteko lehiarik ez" dutela nahi nabarmendu dute.

Eusko Alkartasunaren arabera, duela bost urte Ikenguk abian jarritako proiektua "lurperatuta" dago. "Enpresak frogatu digunez, Oianguren parkean golf zelairik jartzea ez da inondik inora errentagarria, eta guk zeharo baztertzen dugu golf zelaiaren aukera proiektu berri batean". Proiektu berri hori herritarren partaidetza bermatuz eta ingurumen irizpideak aintzat hartuz egin behar dira, EAk dioenez.
Goierriko Hitza 2010-05-12

2010/05/11

No tiene desperdicio

.

Programa electoral 2007/11

EAJ, PSE-EE eta EA udal-alderdi politikook kudeaketa-plan bat egin dugu 2007-2011 legealdirako. Ordiziarrekin elkar aditzea, lankidetza eta konpromisoa bultzatu nahi ditugu, ziur gaudelako gure herriak gobernu egonkorra eta arduratsua behar duela.

Herri solidarioa eta berritzailea lortzeko, ondorengo jarduera-ardatz nagusiak jorratuko ditugu:

-Administrazioa herritarraren eskura jartzea,
-ordiziarrok behar dugun etxebizitza,
-gure pertsona adinduek behar dituzten zerbitzuak,
-genero-berdintasuna sustatzera zuzendutako ekintzak,
-haurrak, nerabeak eta gazteak,
-auzoen eguneraketa,
-euskararen normalkuntza,
-Udalaren gaurkotzea,
-ingurumena errespetatzea,
-kultura zabaltzeko eta sortzeko prozesuen sustapena,
-ondarea zaintzea eta baloratzea,
-herritarren parte-hartze prozesuen sustapena.

Informacion sacada de la pagina web del PNV de Ordizia

OIANGUKO PRENTSAURREKOA / RUEDA DE PRENSA DE OIANGU

.
.
OIANGUKO PRENTSAURREKOA
MAIATZAK 11, ASTEARTEA
ARRATSALDEKO 6ETAN
BARRENAKO BERTSO ESKOLAN
AZALDU!!
****************************************
RUEDA DE PRENSA DE OIANGU
11 DE MAYO , MARTES
A LAS 18:00 HORAS
BERTSO ESKOLA DE BARRENA
APARECE!!
OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA

2010/05/10

Maiztzak 14 manifestazioa / 14 de mayo manifestacion

.
.
MANIFESTAZIOA:
MAIATZAK 14
ARRATSALDEKO 7RETAN
ORDIZIKO PLAZATIK HASITA
-------------------------------
MANIFESTACION:
14 DE MAYO
A LAS 19:00 HORAS
SALIDA PLAZA DE ORDIZIA
OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA

2010/05/08

Oiangu bizirik en Euskadi Directo


ver minutos: 00:50-01:30
ver minutos: 10:35-15:40
EITB 2010-05-05

2010/05/07

Udalaren aldeko epaia

.
.

Bideoa ikusteko sakatu logoan.
Goierri telebista 2010-05-08

Ordiziako Udala




Oiangu Bizirikek hasitako auzibidea itxitzat eman du EAEko Auzitegi Nagusiak

Auzitegiak udalaren aldeko epai irmoa eman du, eta plataformak ordaindu beharko ditu epaiketen gastuak

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak itxitzat eman du Oiangu Bizirik plataformak «Ordiziako Udalari egindako salaketen zerrenda» eta «Oianguren parkeko proiektuan egindako jardueraren inguruko eztabaida». Apirilaren bukaeran jaso zuen udalak auzitegiak bidalitako epai irmoa. «Auzitegiak udalaren aldeko erabakia hartu du, helegiteak jartzeko aukera baztertu du eta plataformari epaiketetako gastuak ordaintzeko zigorra ezarri dio».

Jose Migel Santamaria Ordiziako Udaleko alkateak prentsaurrean eman du gaur auzitegiaren erabakiaren berri, Jon Txurruka alderdikide eta zinegotzia eta Iñaki Dubreuil PSE-EEko zinegotzia ondoan zituela. Gobernu taldea osatzen duen hirugarren alderdiko (EA) ordezkaririk ez da egon.

Santamariak gogoratu du plataformak udalaren aurkako «salaketa dezente» egin dituela, eta adierazi du salaketa horiek ez direla politikarien aurkakoak soilik izan: «Teknikarien aurkakoak ere egin ditu». Honako salaketak egon direla gogoratu du: «Prebarikazioa, prozeduran legea ez betetzea, irregulartasunak, eremu publikoak pribatu bihurtzea eta esleipena zuen enpresaren aldeko tratua izatea».

Hori ez ezik, alkateak azaldu du plataformak Arartekoarengana ere jo zuela, erakunde horrek arrazoia eman ziola plataformari eta udalak jarritako prozeduraren aurka azaldu zela, eta udalak jarraitu beharreko bidearen inguruko gomendioak eman zituela. «Arartekoa oker zegoen. Zentzu honetan, epaiak dio udalak zorrotz bete duela ezarritako legezko prozedura. Argi eta garbi utzi du hori».

Goierriko Hitza 2010-05-07

Udalaren Informazioa / Informacion del ayuntamiento

.

ORDIZIAKO UDALAREN ALDEKO EPAIA OAINGURENI BURUZKO AUZIAN
Epaitegietatik iristen den hirugarren erabakia da, eta guztiak Udalaren aldekoak izan dira.
Epaiak ez du helegiterik aurkezteko aukerarik


Informazio guztia irakurtzeko sakatu linkean

---------------------------------------------------

NUEVA SENTENCIA FAVORABLE AL AYUNTAMIENTO DE ORDIZIA EN EL LITIGIO SOBRE OIANGUREN
Es el tercero de los pronunciamientos de los tribunales, todos ellos a favor del Consistorio, y no cabe recurso

Para leer toda la informacion pincha el link


Ordiziako Udalaren web 2010-05-07

2010/05/05

Oiangu bizirik en Euskadi Directo

.


Bideoa ikusteko sakatu linka
Para ver el video pincha en el link

http://www.eitb.com/videos/television/euskadi-directo/
EITB 2010-05-05