2010/05/26

Euleneko 18 langile Oianguren parkea txukuntzen hasi dira

.
.

Euleneko 18 langile Oianguren parkea txukuntzen hasi dira

Parkearen mantentze lana ere enpresa horri esleitu dio Ordiziako Udalak

Ordiziako Udalak Eulen enpresari esleitu dio Oianguren parkea txukundu eta mantentzeko lana. Udalak jakinarazi duenez, enpresa horretako 18 langile gaur hasi dira parkean lanean. Belarra ebaki, zuhaixkak moztu, zuhaitzak tratatu, garbiketa egin eta altzariak –mahaiak, erretegiak eta iturriak– berreskuratzea dira egingo dituzten lanak. Jolas gune berria jartzeko asmoa ere iragarri dute. Udalak herenegun berreskuratu zuen Oianguren parkearen kudeaketa, eta 120.000 euroko abala lan horiek egiteko erabiliko du.
Goierriko Hitza 2010-05-26

No hay comentarios:

Publicar un comentario