2010/05/26

Oianguren parkearen egokitzapenari ekin zaio / Comienza el acondicionamiento de Oianguren

.
.
Oianguren parkearen egokitzapenari ekin zaio

Hemezortzi langileez osatutako taldeak Oianguren parkearen egokitzapen lanei ekin dio gaur. Ordiziako Udalak Eulen enpresari esleitu dio lana. Belarra eta zuhaixkak moztu, zuhaitzak tratatu, garbiketa egin eta altzariak (mahaiak, erretegiak eta iturriak) berreskuratuko dira. Jolas gune berria jartzea ere aurreikusten da. Lan hauek egin ondoren, aipaturiko enpresa gunearen mantenuaz arduratuko da.

Udalak astelehenean onartu zuen Osoko bilkuran parkearen kudeaketaren berreskurapena, Ikengu enpresak uko egin ondoren. Bere garaian parteen artean hitzarmena sinatu zen, sor zitezkeen arazoei irtenbidea emateko. Honen baitan Udalak 120.000 euroko abala kobratuko du eta diru hori erabiliko da, besteak beste, lan horiek egiteko.





Comienza el acondicionamiento de Oianguren

Dieciocho operarios han iniciado hoy los trabajos de acondicionamiento del parque Oianguren. El Ayuntamiento de Ordizia ha adjudicado a la empresa Eulen esta tarea. Se procederá al corte de la hierba y setos, tratamiento del arbolado, limpieza y recuperación del mobiliario (mesas, asadores y fuentes). Se prevé también instalar en breve una nueva zona de juegos. Una vez realizadas estas tareas, la empresa citada se hará también cargo del mantenimiento del área.

El Ayuntamiento aprobó el lunes en sesión plenaria la recuperación de la gestión del parque tras la renuncia presentada por la empresa Ikengu. Según el convenio firmado en su día entre las partes para el caso de que surgieran problemas, el ayuntamiento cobrará un aval de 120.000 euros que se utilizará precisamente, entre otros, para acondicionar el parque.

ordiziakoudala.com 2010-05-26

No hay comentarios:

Publicar un comentario