2010/05/12

EAko prentsaurrekoa

.
.


Oiangun "guztion artean" beste proiektu bat egitearen alde dago EA

Oianguren parkean golf zelaia jartzea ez dela errentagarria iritzi dio


"Oianguren parkean zer egin behar den erabakitzeko kontzesioa berreskuratu behar du udalak, ahalik eta azkarren. Orain, guztion artean proiektu berri bat eraikitzeko aukera zabaldu behar da". Ordiziako Udaleko EAko zinegotzi Belen Maizak eta Iban Asenjok agerraldia egin dute gaur Oianguko proiektuaren inguruan duten iritzia plazaratzeko. "Galtzaile eta irabazleen arteko lehiarik ez" dutela nahi nabarmendu dute.

Eusko Alkartasunaren arabera, duela bost urte Ikenguk abian jarritako proiektua "lurperatuta" dago. "Enpresak frogatu digunez, Oianguren parkean golf zelairik jartzea ez da inondik inora errentagarria, eta guk zeharo baztertzen dugu golf zelaiaren aukera proiektu berri batean". Proiektu berri hori herritarren partaidetza bermatuz eta ingurumen irizpideak aintzat hartuz egin behar dira, EAk dioenez.
Goierriko Hitza 2010-05-12

No hay comentarios:

Publicar un comentario