2010/02/10

Herri kontsulta / Consulta popular


Kontsultarekin «Udalak egin nahi ez duen ariketa» egin dutela azaldu dute

Oianguko golf proiektuari buruzko herri kontsulta «positiboa» izan dela dio Oiangu Bizirik-ek , balio ofizialik izan ez arren.

Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak joan den larunbatean Oianguko golf proiektuaren inguruan antolatu zuen kontsultari buruzko balorazioa «positiboa» dela, eta kontsulta horrekin ordiziarrek Oianguri buruz Udalak galdetuak izatea nahi dutela erakutsi dutela. Horixe da Oiangu Bizirikeko kideek aurreko larunbateko herri kontsultari buruz egin duten irakurketa. «Asmoa bera izugarri positiboa da, plataformak ariketa demokratiko praktiko bat egin duelako, Udalak egin nahi ez duena».

Hemezortzi urtetik gorako 654 lagunek parte hartu zuten kontsultan (Ordiziako hautesle-erroldaren %9,32k), eta horietatik %98,62k proiektuaren aurka bozkatu zuen. Ados al zaude Oianguko golf proiektuarekin? zen kontsultaren galdera. Hemezortzi urtez azpiko 109 herritarrek ere bozkatu zuten, %86,23ak aurka. «Nabarmentzekoa da adin txikikoek botoa ematean izan duten poza eta ilusioa», zehaztu dute.

«Balio sinboliko eta erreibindikatibo handia»

Oiangu Bizirikeko kideek agerraldia egin zuten atzo kontsultari buruzko balorazioa egiteko. Haien esanetan, Oianguko egitasmoari buruz «naturaltasun osoz galdetzea posible» dela erakutsi dute, eta eskerrak eman dizkiete parte hartu duten herritar guztie, ezezkoa zein baiezkoa bozkatu dutenei. Plataformako kideen esanetan, kontsulta herri plataforma batek antolatzean ez du balio ofizialik, eta emaitzak ez du Udala ezertara behartzen, «baina balio sinboliko eta erreibindikatibo handia du, nahiz eta baliabide oso eskasekin antolatu».

Kontsulta bideratzeko Udalak ez diela inolako laguntzarik eman gogoratu, eta «bai Udalak zein adierazpen askatasuna onartzen ez duten herritar batzuk» kontsulta iragartzeko kartelak kendu zituztela salatu dute. «Kartelei buruz, esan, Ordiziako armarria eta Urdanetaren logoa erabili genituela ordiziar guztienak direlakoan, ez soilik Udalarenak, eta gure asmoa ez dela izan herritarrak nahastea», argitu dute.

«Udalak behar bezalako kontsulta antola dezala»

Proiektuaren alde zein aurka botorik eman ez duten herritar asko daudela jakitun, Udalari ez diote Oianguko proiektua bertan behera uzteko eskatu nahi, baizik eta «hitz ponpoxoetatik haratago, Udalak berak behar bezalako herri kontsulta antola dezala eta ordiziarren iritzia errespeta dezala». Oianguko obrak «irregulartasun eta ilegalitate guztiekin, irekitze baimenik gabe eta neurri zuzentzailerik gabe» aurrera doazela diote, eta kontsulta dela auzi hori konpontzeko bidea. Plataformako kideek adierazi nahi dute kontsultan parte hartu dutenen datu pertsonalak suntsitu egin dituztela.

Zutoinetako tratamendua

Bestalde, golf praktikarako zelaia ixteko jarri dituzten zutoinei emandako produktuei buruz kezka azaldu dute. «Kreosota izeneko produktu batekin tratatu dituzte zutoin horiek. Oso produktu toxikoa da. Produktu horrek osasun eta ingurumenean dituen eraginez eta hartu behar dituzten neurriez ordiziarrei informazioa emateko eskatzen diogu Santamariari». Ikena enpresari «obretako zergaren %95, 18.726 euro, barkatu» diotela ere salatu dute.

DATUAK:

654 herritar. Larunbateko herri kontsultan botoa eman zuen herritar kopurua. Golf egitasmoaren aurka 645, alde 6, zurian 2 eta boto baliogabe bat. Beraz, botoa emandako %98,62 egitasmoaren aurka azaldu da. Ordiziako hautesle-erroldaren %9,32 dira kontsultan parte hartu dutenak. Adibide bezala, Donostiako Udalak Gros auzoko Katalunia Plazari buruz antolatutako kontsulta aipatu dute. «Orduko hartan, %6,7k hartu zuen parte. Beraz, %9,32a lortzea osoa arrakastatsua da», diote.

18 urtetik beherakoak

109 herritar. Golf egitasmoaren aurka 94 lagunek eman zuten botoa, eta alde 15ek. Botoa eman zutenen %86,23 azaldu zen proiektuaren aurka.

Hitza:2008/10/29



---------------------------------------------------


HERRI KONTSULTA OIANGUKO PROIEKTUAZ!!

Martxo haseran bi urte beteko dira Ordiziako Udalak Oianguko Parke Publikorako proiektu berria onartu zuela: golfa, paintballa, piszina, hotela, ea, legediaren betekizunei jaramonik egin gabe . Bi urte hauetan ordiziar eta goierritar askoren ahaleginei esker, proiektu hori ez da oraindik gauzatu. Proiektu hori onartzeko behar zen Plan Berezia orain tramitatzen ari da Udala.

Haseran proiektuaren aurkako 3000 sinadura aurkeztu bagenuen Udaletxean, Oianguko Plan Bereziari, Ordiziako Udalaren historian inoiz aurkeztu diren alegazio kopururik handiena aurkeztu diogu: 3176. Alegazio horiek mota desberdinetakoak izan dira, batzu pribatizazioaren aurkakoak, besteak Ingurumen Ebaluazio orokorreko txostenaren zehaztasun faltaz, golfa eta paintballaren aurkakoak, paisaia, fauna, landarediaren balioa azpimarratzen dutenak bestetzu, e.a. Udalak dekretu baten bidez alegazio guzti horiek desestimatu ditu, beti ere, azken txostenak aginduko duena beteko duela esanez. Alegazio bakarra onartu du Udalak, jabe batena, lur jabetza baten mugei buruzkoa.

Orain Plan Berezia Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa Batzordean dago, txosten baten zain, horrek Oianguko proiektua aurrera joatea baimendu edo oztopatuko duelarik.

Horrez gain, hurrengo hilabeteetan Kontenzioso Administratibo Auzitegiak IKENA entrepresari emandako konzesioaren legalitatea aztertuko du, orain urtebete ARARTEKOAK irregularra zela esan zuena. Egoera honetan, orain bi aste, GOITUR, Goierriko Turismo Agentziako Niko Osinalde zuzendariak esandakoa: Oianguko proiektua burutuko dela, arduragabekeria handia dela uste dugu eta zuzentzea, eskatzen diogu, gaur egun, hori esatea gezur hutsa baita. Dena den, garbi azaldu du Osinalde jaunak, zer nahi duen Oiangurako: luxuzko hotela eta “konplejo esklusiboa” izatea, esklusiboa batzuentzat. Ordiziako Udala ere bat al dator asmo horiekin? Hori egiten uzten badugu, haseran parkearen zati bat pribatizatuko da eta hemendik urte batzuetara, parke osoa luxuzko hotelaren parke pribatua izan daiteke.

Guzti hau ikusirik, Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak Ordizian sinadura bilketa berri bat martxan jarriko du, Udalari Oianguko proiektuari buruzko herri-kontsulta eskatzeko, horretarako Oianguri buruzko informazioa emanez eta egitasmo desberdinak aukeran ipiniz, baita gure elkartearena ere.

Herri kontsulta hori eskatzeko eta Oianguko konplejo turistiko “esklusiboaren” aurka azaltzeko, manifestaziora deituko ditugu ordiziarrak, datorren martxoaren 23an, arratsaldeko 7retan.

Martxotik hasiko gara sinadurak biltzen herri kontsulta eskatzeko: horretarako behintzat 1125 sinadura bildu behar dugularik, adin nagusiko ordiziarrenak, beraz, berriz ere, Oianguko proiektuaren aurka diren adin nagusiko ordiziarrei eskatzen diegu beraien sinadura emateko.


OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA



-----------------------------------------


¡¡CONSULTA POPULAR SOBRE EL PROYECTO DE OIANGU!!

A principios del próximo mes se cumplirán dos años desde que el Ayuntamiento de Ordizia aprobó la concesión del parque público de Oiangu y la ejecución de un proyecto de ocio: golf, paintball, piscina, hotel, etc, sin cumplir la legalidad. Durante estos dos años gracias al esfuerzo de numerosos ordiziarras y goierritarras, dicho proyecto no ha sido llevado a cabo. Ahora es cuando el Ayuntamiento está tramitando el Plan Especial necesario para que dicho proyecto se pueda llevar a cabo.

Al inicio de este proceso la Plataforma Oiangu Publikoa eta Bizirik presentó 3000 firmas contrarias al proyecto y en el período de exposición pública del Plan Especial hemos presentado 3176 alegaciones, el mayor número de alegaciones presentadas en el Ayto. hasta ahora. Dichas alegaciones han sido contra la privatización, contra la inconcreción de la Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental, contra el golf, paintball, valorando el paisaje, la fauna, la vegetación, etc. El Ayto mediante un decreto ha desestimado todas esas alegaciones, afirmando que cumplirá lo que dicte el ultimo informe y sólo ha aceptado una alegación, la presentada por un particular, sobre las lindes de un terreno.

Actualmente el Plan Especial de Oiangu se halla en la Comisión de Ordenación del Territorio del Gobierno Vasco que es quien debe emitir un informe que permita la aprobación o el rechazo de dicho Plan.


Además en los próximos meses el Tribunal Contencioso Administrativo decidirá sobre la legalidad de la concesión realizada a IKENA del nuevo proyecto, que en opinión del ARARTEKO ha sido irregular.


En esta situación nos parecen una gran irresponsabilidad las afirmaciones realizadas por el Sr. Niko Osinalde, gerente de GOITUR, Agencia de Turismo del Goierri hace dos semanas, referentes a que el proyecto de Oiangu será una realidad. Por ello le pedimos al Sr. Osinalde que rectifique, ya que actualmente es mentira afirmar que dicho proyecto se llevará a cabo. De todas formas, Osinalde ha expuesto claramente que es lo que quiere en el Parque público de Oiangu: un hotel de lujo y un “complejo exclusivo”. El Ayto. de Ordizia, ¿está de acuerdo con dichas ideas? Si permitimos que dicho complejo se lleve a cabo, primero se privatizará una parte del parque y de aquí a unos años, el parque entero se puede convertir en el parque privado del hotel de lujo. Por todo ello, la Asociación Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkartea va a iniciar una nueva recogida de firmas, para solicitar al Ayto. una consulta popular sobre el proyecto de Oiangu, con previa información y con la posiblidad de elegir entre varias propuestas, entre ellas la nuestra.
Además nos reuniremos con los partidos políticos, para pedirles que apoyen dicha petición.
Para solicitar la consulta popular y manifestarnos en contra del complejo turístico “exclusivo”, convocamos a los ordiziarras a la manifestación que tendrá lugar el próximo 23 de marzo, a las 7 de la tarde en Ordizia.

La recogida de firmas se iniciará en marzo: para ello debemos recoger por lo menos 1125 firmas, de ordiziarras mayores de edad, por ello, de nuevo solicitamos a los ordiziarras que estén en contra de dicho proyecto firmen la petición de consulta popular. También realizaremos una campaña de captación de socios/as.

¡¡NO A LA PRIVATIZACIÓN DEL PARQUE DE OIANGU!!


¡¡OIANGU PARA TODOS, NO PARA UNOS POCOS!!

OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA






No hay comentarios:

Publicar un comentario