2010/02/18

Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak blog berria jarri du sarean



Orain arte egin dituzten ekimenak jasotzeaz gain hurrengoak iragartzeko baliatuko dute bloga.



Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak blog berria jarri du sarean: http://oiangubizirikplataforma.blogspot.com. Plataforma sortu zenetik gaurdaino egin dituzte hainbat ekimenen berri jaso dute blogean, kartel, argazki, bideo eta testu bidez.

Azken urtebetean egindako ekimen denak hasierako orrian azaltzen dira. Hor daude, besteak beste, Espainiako Auzitegi Gorenean Oianguko Plan Bereziaren aurka jarritako helegitearen informazioa, kreosota duten zutoinen inguruko berriak eta baita udalak Oianguko golfean trebatzeko kantxa aldi baterako ixteko emandako agindua jasotzen duen testua ere.

Urteko batzarra hilaren 26an

Blogaren azkeneko berriak, ordea, praktika zelaia erabat itxita ez dagoela aipatzen du, froga modura argazkiak jarriz. Oianguko kantxa itxita? izena du artikuluak.

Salaketarako ez ezik, informaziorako eta elkartearen ekimenak ezagutarazteko sortu dute bloga. Hilaren 26an, esaterako, urteko batzarra egingo dute Barrena kultur etxean, 19:00etan. Asteroko bilerak astelehenetan egiten dituzte, 19:00etan, Barrenan.

Goierriko Hitza 18/02/2010

No hay comentarios:

Publicar un comentario