2010/02/10

Oianguko obrak gelditu


ORDIZIAKO OIANGU PARKEKO OBRAK GELDITU

Oiangun praktiketako kantxaren obrak hasi dituztela eta, Oiangu Parkea Bizirik Elkarteak honako hau dio:

-asko harritu eta haserretu gaituela Ordiziako Udalak obrak hasteko baimena eman izanak, batez ere, urrian genuelako Udaleko Hirigintza Batzordearekin bilera. Elkartearen aldetik bilera horretara, obren moratoria, herri-kontsultaren prestaketa eta parkearen balio natural eta kulturalen inguruko azterketaren beharra mintzagaiak, eta baita parkerako alternatibaren lehen pausuen aurkezpena ere, eramatea zen gure asmoa.

-Era berean, herritarrei jakinarazi nahi diegu, kontzesioaren aurkako helegiteaz gain, maiatzean onarturiko Plan bereziaren aurka ere helegitea aurkeztu dugula irailean, baliogabetzea eskatuz. Horregatik, kontzesioa eta Plan berezia prozesu judizialean daudela ikusirik, Administrazioarekiko auzien Auzitegiak epaia eman aurretik Udalak obrak hasteko baimena eman izana oso larria iruditzen zaigu.

-Asteazkeneko kontzentrazioaren ondoren, Elkarteko ordezkariak Udaleko ordezkariekin bildu ziren hainbat herritarren ezinegona adierazteko, ordiziar batek parkean jasandako mehatxuak jakinarazteko eta baita obrak gelditzeko eskatzeko ere.

-Halaber, osteguneko udalbatzaren ondoren, eta Ezker Batua-Aralarrek herri-kontsulta eskatuz aurkeztu zuen mozioa onartu ez bazuten ere, uste dugu obrak hasi dituztelako Ordizian sortu den ondoezaren aurrean (kontuan izanez 40 urtetarako proiektua dela eta ez duela Udaleko ordezkari guztien babesa, ez eta EAEko ordezkariena ere) Udalak lehen bait lehen gelditu behar dituela obrak eta herri-kontusultarako prozesua hasi behar duela. Horixe izango litzateke gatazka hau konpontzeko era bakarra. Udalak berriki sortu duen Partehartzeari buruzko Batzordea dela eta, adierazi nahi dugu, Oiangu parkearen inguruko gatazka era etiko, benetan demokratiko eta bidezkoan konpontzen saiatu ere egiten ez bada, guretzat ez dela Partehartzeari buruzkoa izango Inposizioari buruzkoa baizik.

-Elkarteak, orain arte bezalaxe, proiektu honen aurka egiten jarraituko du legezko baliabideak eta ekintza baketsuak erabiliz. Horrexegatik, ekintza horiek antolatzen lagundu nahiko lukeen herritar orori, datorren asteazkenean, arratsaldeko 7etan, Barrenan egingo dugun bilerara gonbidapena luzatzen diogu.

-Hori guztiagatik, erabat beharrezkotzat jotzen dugu kalean protesta egitea eta beraz, Manifestazioa antolatu dugu datorren ostiralean, urriak 5, arratsaldeko 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Manifestazioaren leloa “Oiangun obrarik ez! Obrak gelditu! Herri-kontsulta orain!” izango da. (Ibilbidea: Plaza Nagusia, Urdaneta kalea, Joseba Rezola pasealekua, Gudarien etorbidea, Plaza Nagusia).

Etorri eta zure ahotsa entzunarazi!.

2007ko iraila. OIANGU PARKEA BIZIRIK

---------------------------------------------------------------


PARALIZACIÓN DE LAS OBRAS EN EL PARQUE PÚBLICO DE OIANGU DE ORDIZIA


Ante el inicio de las obras de la cancha de prácticas de golf en Oiangu, la Asociación Oiangu Parkea Bizirik manifiesta:

-su sorpresa y enfado ante la decisión del Ayto de Ordizia de permitir su inicio ya que estaba a la espera de reunirse con la Comisión de Urbanismo del Ayto en octubre para plantearle la moratoria de las obras, la preparación de la consulta popular, la necesidad de un estudio sobre los valores naturales y culturales del parque y la presentación del avance de la alternativa preparada para el parque. Desde las elecciones de mayo esta asociación ha dado tiempo al nuevo Ayto. para que conozca la problemática existente y ha estado abierta al diálogo.

-asimismo hace saber a la ciudadanía que además del recurso contra la concesión del parque, este mes de septiembre se ha recurrido el Plan Especial aprobado en mayo, habiéndose pedido su suspensión. Por ello, estando como están la concesión y el Plan Especial en proceso judicial nos parece muy grave que el Ayto. haya dado permiso para iniciar las obras sin esperar a que el Tribunal Contencioso-Administrativo emita sentencia.

-Tras la concentración del miércoles representantes de la Asociación se reunieron con representantes del Ayto. para transmitirles el malestar existente así como las amenazas sufridas por un ordiziarra en el parque y pedir la paralizacion de las obras.

-Asimismo tras el pleno del jueves y a pesar de que la moción de Ezker Batua-Aralar pidiendo la consulta no fue aprobada, creemos que ante el malestar existente en Ordizia por el inicio de las obras, siendo como es un proyecto para 40 años que no cuenta con la unanimidad total del Ayto ni de los representantes de ANV, el Ayuntamiento debe paralizarlas a la mayor brevedad, e iniciar el proceso de la consulta popular. Esa sería la única manera de terminar con este conflicto. En cuanto a la Comisión de Participación queremos señalar que si no se plantea solucionar el conflicto de Oiangu de una manera ética, justa y verdaderamente democrática, consideraremos que dicha comisión no es de Participación si no de Imposición.

-Esta asociación continuará oponiéndose a este proyecto mediante medios legales y acciones pacíficas. Por ello animamos a todo aquel/a que quiera colaborar en la organización de dichas acciones acuda a la reunión que realizaremos el próximo miércoles a las 7 de la tarde en Barrena.

-Por todo ello creemos totalmente necesaria la protesta en la calle y por ello convocamos a la ciudadanía a la manifestación que saldrá el próximo viernes, 5 de octubre, a las 8 de la tarde de la Plaza Mayor y recorrerá las calles Mayor, Urdaneta, Joseba Rezola, Avenida, para finalizar en la Plaza Mayor. El motivo de la manifestación será pedir la paralización de las obras y la consulta popular.

- Acudamos y hagamos oir nuestra voz.


2007ko iraila. OIANGU PARKEA BIZIRIK




-------------------------------------------------------------------



Oiangu, gatazka iturria Ordizian

Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu parkean golfa, igerilekua, hotela... egiteko proiektu bat martxan jarri du Udalak eta herritar asko ez daude hori onartzeko prest.

Ordiziako (Gipuzkoa) Oiangu parkean, irailaren 23an hasi ziren zero kota deitzen dioten eremuan, lurraren altueran, obretan, golfeko praktika zelaia eraikitzeko. Hala ere, urriaren 10ean hasi ziren eraikin bat egiteko zutoinak jartzen, nahiz eta gaur egun eraikineko obrak geldi dauden.

2005eko otsailean Ordiziako Udalak Ikena Ordiziako enpresaren Oiangu Aisialdi Gunea proiektua onartu zuen. Herritar askok ez dute gogoko egitasmoa eta Oiangu Bizirik eta Publikoa plataforma osatu zuten duela bi urte eta erdi. Plataformak proiektuaren aurka sinadura bilketa antolatu zuen eta 3.000 sinadura lortu zituen.

Udalak 2007ko maiatzean, legealdia amaitu baino lehen onartu zuen Oianguko egitasmorako beharrezkoa zen Plan Berezia. Izan ere, Plan Berezi hori onartu gabe, ezingo litzateke Oiangun horrelako egitasmo bat egitea, hain zuzen ere, aurretik Oiangu aisialdi librerako parke bat zelako eta horrelako leku batean Plan Berezirik gabe ezin delako halako proiekturik gauzatu. 2007ko irailean Oiangu Bizirik-ek helegitea jarri zuen egitasmo horren aurka: «Epaitegiak gure ustez gaizki dagoen plana aztertzeko, Plan hori Arau Subsidiarioen aurka doalako».

Plana onartu zen udalbatza jendez gainezka zegoen eta udalbatza berean, Oiangu Bizirikek herri galdeketa egiteko eskatu zion Udalari. Baina, EAJ-EAk,PSE-EEk eta PPk uko egin zioten galdeketari. Oiangu Publiko eta Bizirik-ek herri galdeketa egitea eskatzeko beharrezkoak diren gutxieneko sinadurak eraman zituen Udalera. 1.450 sinadura bildu zituen.

«Bi urte hauetan udalak ez du ia hitzik egin Oianguko egitasmoaren inguruan; baina, orain, etxez etxe esku-orriak banatu dizkigute herritarroi», azaldu du Edurne Huesa Oiangu Bizirikeko presidenteak. Ordiziako Udalaren arabera, horrela, hainbat erantzun eman eta izan duten borondatea azaldu nahi du. Oiangu Bizirik-ekoen iritziz, Udalak orain arte kaleratu duena «propaganda da, ez informazioa». Udalaren esku-orri horiek ere informazio zehatzik ez dutela ematen eta datuak falta direla salatu dute.

Irailean hasi zituzten obrak Oiangu parkean. Lurraren mailan lan egiteko baimena zuten arren, urriaren hamarrean eraikin bat egiten hasi ziren. Eraikinaren lanak gelditu egin dituzte. «Nahiz eta eraikuntza lanak gelditu, dagoeneko eraikina egina dago», dio Huesak: «Lurraren azalean lan egiteko baimena soilik izan arren, hiru metroko eraikina egiten hasi ziren. Beraz, baimenik gabe hasi dira eraikinarekin, hau da, legez kanpo». Nahiz eta obrekin jarraitzeko baimenik ez lortu, dagoeneko eraikina egiten hasita daudela salatu du elkarteak. Udalak, obrekin jarraitzeko tramite baten zain daudela dio, hain zuzen ere, Jaurlaritzako Ingurumen Sailak jarduera sailkatua den edo ez erabaki behar du. Jardueraren tramitazioa eta haren erantzuna berehalakoa izango zelakoan Udalak lurraren mailan egin beharreko obrak baimendu zituela dio Joxe Migel Santamaria Ordiziako alkateak.

Udalak prentsaurreko batean esan zuen EAEko Auzitegi Nagusiak auto baten bidez ukatu egin zuela Oiangu Bizirikek eskatutako obren etetea. Hala ere, Oiangu Bizirik-ekoek diotenez, Auzitegiak elkarteak irailean jarritako helegiteari erantzun dio eta eraikina urrian hasi ziren egiten. Beraz, Auzitegiak ez du eraikinaren berri. Gainera, Auzitegiak obrekin orokorrean, zehaztu gabe, jarraitu dezakeela dioela esan du elkarteak.

Oiangu Bizirikek herri galdeketa egiteko exijitzen jarraituko du: «Guztiontzat aukerarik onena dela ziur gaude». Udalak proiektuaren kontra geroz eta jende gehiago ikusten badu, galdeketarako aukera gehiago izango dituztela uste du. «Lurra guztiona izanik, onena guztiontzat izatea da».



OBRAREN KONTRAKO PROTESTAK. Eraikineko obrak urriaren 30ean gelditu zituztela jakinarazi zuen Udalak. Hala ere, Huesak dioenez, azaroaren bian Oianguko parkean egiten ari diren obraren inguruan bildu ziren hogei bat herritar. Han zeudela Ordiziako alkateari deitu zion Oiangu Bizirikeko kide batek. Oiangura igotzeko, eta obra gelditzeko agindua eman zezala eskatuz. Alkateak une horretan bilera batean zegoela, eta golfean trebatzeko prestatzen ari diren gunean lurraren mailan ari zirela lanean erantzun zion. Golfa praktikatzeko lur-sail horretan egiten ari diren eraikina «legez kanpokoa» dela salatu zuten bertan bildutakoek. Protesta moduan, egiten ari ziren eraikinera igo ziren eta pankarta bat zabaldu zuten. Obraren arduradunak kargu hartu zien, segurtasun hesia ezin zutela gainditu esanez. Hamar minutura Ertzaintzaren hiru auto azaldu ziren eta eraikinetik jaisteko agindu zieten goian zeudenei.

Oiangu parkeko aisialdi guneko egitasmoak, besteak beste, golf zelaia, igerileku bat, hotela eta paint-ball-ean aritzeko lekua egitea proposatzen zuen. Edurne Huesa Oiangu Publikoa eta Bizirik Natur Elkarteko presidenteak dioenez, gaur egun Udalak ez du paint-ball-a aipatzen. Plan Bereziari 3.176 alegazio aurkeztu zizkioten hainbat goierritarrek. Horien artean, Goierriko ikastetxeetako 118 irakaslek paint-ball-ak «indarkeriaren kulturarekin lotutako balioak» sustatzen zituela salatu zuten. Alegazio guztiak dekretu baten bidez atzera bota zituzten, baina Huesak uste du alegazioen ondorio dela paint-ball-a proiektuan ez agertzea.

Berria: 2007-12-14


-------------------------------------------------------------------


Cursiva
Oianguko aisialdi guneko lanak hasi eta herritarren protestak ugaritu.


Ordiziako Udalak ez du etsi, eta herritarrak Oianguko parkean aisialdi gune bat eraikitzeko asmoaren aurka agertu badira ere, lanak abian jartzeko lizentzia eman du. Herritarrak ere ez dute amore eman nahi eta orain arte bezala protestan jarraitzeko asmoa dute, bai behintzat Udalak lanak gelditu eta kontsulta egin arte.

Tristetu eta haserretu egiten ditu herrian zuten nekazal parke publiko bakarrean lanean hasi direla ikusteak, are gehiago, Udalak lanak geldituko zituela esan eta ezertxo ere egiten ez duela ikusita. Ez da kontu berria, bi urte eta erdi pasatxo daramatzate Ordiziako hainbat bizilagunek, Oianguko parkean golf zelaia, paintball gunea... dituen aisialdiko gunea egin ez dezaten protestan. Baina azken bolada honetan lanen abiadura azkartu egin da, eta neurri berean ugaritu dira protestak ere.

Maiatzeko hauteskundeen aurretik onartu zuen Udalak, golf zelaia egin ahal izateko premiazko Plan Berezia. Esanguratsua izan zen pausoa, batez ere, onartu zuten egun horretan bertan hainbat ordiziar udaletxera joan baitziren 1.400 sinadura baino gehiagok sostengatutako herri galdeketa bat egiteko proposamena eskuan hartuta.

Udal berriaren osaketak eta udako oporraldiak berak proiektua geldiarazi zuen halabeharrez; baina bueltan agian indarberrituta etorri da aisialdi gunearen martxa. Irailaren 18an Oiangu Publikoa eta Bizirik plataforma zur eta lur geratu zen Udalak Ikema enpresari praktika zelaia eta kirol klubeko egoitza eraikitzeko lanen lizentzia eman ziola jakin zuenean. «Harritu eta haserretu egin ginen, batez ere, urrian genuelako Udaleko Hirigintza batzordearekin bilera hitzartuta», adierazi du plataformako kide Edurne Huesak. Hain justu ere, bileran obren moratoria, herri kontsultaren prestaketa eta parkearen balio natural eta kulturalen inguruko azterketaren beharra planteatzeko asmoa zuten.

Jada, bi helegite ditu proiektu honek. Kontzesioaren gainean jarritakoa da lehena. Irregulartasunak eta legaltasun ezak atzeman zituzten plataformako kideek, eta Arartekoak berak ere kontzesioa baliogabetzea gomendatu zuen. Udalak, ordea, aurrera egin du bere asmoekin. Bigarren helegitea, orain gutxi jarri zaio proiektuari, hain justu, maiatzean onartu zen Plan Bereziari, «honek bete beharreko baldintza asko betetzen ez dituelako». Horregatik, are eta gutxiago ulertzen dute Udalaren jarrera. «Bi epai prozesu abian egonik ere, epaileak badaezpadako neurriak eskatzen ez baditu, has daitezke lanean, baina legezkoa izan arren, ez zaigu batere etikoa iruditzen», adierazi du Huesak. Izan ere, honakoa galdetzen dute: ea zer gertatuko litzatekeen epaileek arrazoia emango baliete. «Nork konpondu beharko luke egindakoa?»

Beren harridura handiagoa izan zen langileek abiatutako lanak ikusteko aukera izan zutenean. Izatez, Udalak enpresari emandako lizentzian zero kotarekin eraikitzeko baimena ematen da, hau da, lanean hasi bai, baina ez zuten altxatzerik. Hala eta guztiz ere, «dagoeneko hiru metro inguruko paretak» altxatu dituzte. Hori ikusita, bertaratutako herritarrek udaletxera dei egin zuten, etorri eta lanak gelditu zitzaten eskatzeko, baina ez zen horrelakorik gertatu. «Honen aurrean, lanak gelditzea eskatzen dugu, enpresari espediente bat zabaltzea eta orain arte eraiki dutena botatzea, eta noski lanak behin betiko gelditzea, herri kontsulta egin bitartean», adierazi du.

«Legearen zirrikituen bila»

Irregulartasun eta iruzur asko topatu dituzten bide honetan. Plan Berezia onartzeko, adibidez, Lakuatik txostena jaso zuten, eta bertan esaten zen beharrezkoa zela ingurune inpaktuaren azterketa, golf zelaia eraikitzen hasteko, baina nonbait praktika zelaia egiteko ez dela beharrezkoa esan dute eta horri probetxua atera diote.

Gomendioak eginda ere alferrik da nonbait. «Bertan zeuden zuhaitzak ahalik eta gehien errespetatzeko eskatu zien Lakuak txostenean, baina ez dute ezertxo ere kontuan izan. Esaterako, herriko erdigunetik birlandatuta zeuden 40 sagarrondo moztu dituzte», kexatu da Huesa.

Borroka honetan jokoan dagoena Ordiziako bizilagunek aisialdi gune publiko bat izatea eta hau babestea da. Zati handi bat itxita geratuko da, eta ordaindu gabe ezingo da inguruaz gozatu; eta Oiangu, hain justu, ikasle askoren txango inguru eta familia askoren aisialdirako gunea da. «Ez zaigu ukatuko parkean sartzea, baina zenbait alderditan ordaindu egin beharko da, eta zer eta gutxi batzuk disfruta dezaten», esan du.

«Auziari konponbide demokratikoa emateko kontsulta egin behar dute»

Ordiziako EAE-ANVk Udala eta Ikena enpresa ordiziarren interesen aurka ari direla salatu du. Lehenari dagokionez, EAJko, EAko eta PSEko zinegotziei egotzi die herritarren borondatearen aurka jo eta proiektua inposatzea. «Hitz egiteko prest omen daude, baina bitartean obrak aurrera jarraitzen dute. Hori al da EAJk eta EAk gatazkak elkarrizketa eta kontsultaren bidez konpontzeko duten asmoa?», galdegin du, eta Udalak egindako irregulartasun mordoa kritikatu ditu.

Ikena enpresaren jarduna ere ez du begi onez ikusten. «Enpresa interes ekonomikoak zilegi izan daitezke, baina ez agintari batzuen utzikeria eta ustelkeria baliatuz interes kolektiboen gainetik jartzen direnean». Auziak konponbide erraza eta demokratikoa duela uste du: «Obrak gelditu eta kontsulta egitea».


Maider EIZMENDI 2007/11/13 GARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario