2010/06/09

Zutoinak eta sarea kentzen hasi dira Oiangu parkean

.
.

Golfean trebatzeko zelaia hainbat kirol praktikatzeko erabiliko dela iragarri du udalak

Oianguren parkean golf praktikarako kantxa hesitzeko jarri zituzten zutoinak eta sarea kentzen hasi dira gaur langileak. Ordiziako Udalak jakitera eman duenez, hilabeteren buruan bukatuko dituzte lan horiek. Halaber, golferako prestatutako kantxa hori hainbat kirol praktikatzeko erabiliko dela iragarri du. Oiangu Bizirik plataformak zutoin horiek kentzeko eskaria egin du jarri zituztenetik, kreosota produktu toxikoarekin tratatuta daudela argudiatuta
Goierriko Hitza 2010-06-08

No hay comentarios:

Publicar un comentario