2010/03/25

Kantauriko argazkiak ikusgai izango dira ordizian


Erakusketa aurkezteko diapositiba emanaldia izango da bihar D"Elikatuzen

Bihar Kantauri. Ikuspegiak eta begiradak argazki erakusketa irekiko da D"Elikatuz zentroan. Apirilaren 23a bitartean Nano Cordovilla, Peio Romatet, Luis Llavori, Jesus Villalba eta Alex Iturrateren lanak izango dira ikusgai. Aretoa 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara irekiko da.

Euskal Natura taldearen erakusketa hau 26 argazkik osatzen dute eta berauetan Kantauri itsasoaren dibertsitatea azaltzen da. Erakusketa aurkezteko diapositiba emanaldi bat antolatu da. Bihar izango da, 19.00etan, D"Elikatuz zentroan bertan. Ekimen hau Oiangu Parkea Bizirik eta Landarlan elkarteek bultzatu dute eta Ordiziako Udalaren dirulaguntza du.

Noticias de Gipuzkoa 2010/03/25

No hay comentarios:

Publicar un comentario