2010/03/26

Kantauri Argazki Erakusketa



Kantauri Argazki Erakusketa
Noiz: Martxoaren 26tik Apirilaren 23ra
Non: D´elikatuzen, Goierriko interpretazio zentroa.
Antolatzailea: Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkartea eta Landarlan
Laguntzaileak:Ordiziako Udala.



Aurkezpen diapositiba emanaldia, martxoaren 26an
Euskal Naturako Antton Alberdi kideak erakusketa osatzen duten argazkien inguruko informazioa zabalduko digu, ostiralean, martxoaren 26an, arratsaldeko 7retan, Ordiziako D’Elikatuz aretoan.



Euskalnatura webgunera joateko sakatu irudia


Kantauri: ikuspegiak eta begiradak

Bigarren urtez, Goierrira iritsiko da Euskal Natura taldeak osatutako argazki erakusketa, aurtengoan Kantauri itsasoari buruzkoa izango dena. Iaz Seguran eta Ordizian euskal natura osatzen duten paisaia, ekosistema, animalia eta landareak ikusi, ezagutu eta mirestu bagenituen, aurtengoan Ordizian izango da, “Kantauri: ikuspegiak eta begiradak” argazki-erakusketa, Oiangu Parkea Bizirik eta Landarlan elkarteen eskutik. Ordiziako Udalaren Kultura, Zerbitzuak eta Agenda 21eko Delegazioek diruz lagundu dute Ordiziara erakusketa ekartzea.


Kantauri erakusketaren ezaugarriak

Kantauri itsasoko ikuspegietan eta animalien begiradetan oinarritzen da, izenak berak dioen bezala. Hogeitasei argazkitan, Kantauri itsasoko dibertsitatea erakusten du, kostaldetik hasi, mareartekoan jarraitu eta itsaso sakonean eta eremu pelagikoan amaituz. Egurrean prestatutako formatu handiko eta kalitate bikaineko argazkiak Nano
Cordovilla, Alex Iturrae, Luis Llavori, Peio Romatet eta Jesús Villalbaren lanak dira. Bost argazkilariok beren obraren zati bat eman dute Kantauri itsasoaren edertasunaz gozatu, eta haren inguruan zerbait gehiago jakin nahi dutenei argazkien bitartez egin dezaten.
Argazki guztiak informazio-fitxaz hornituta daude, eta bertan, inguruneari edota espezieari buruzko xehetasunak eta berezitasunak ageri dira. Testuak euskaraz eta gaztelaniaz daude, eta espezieen izenak frantsesez eta ingelesez ere bai. Horrez gain, argazki-erakusketa marearteko inguruneari eta Kantauri itsasoaren egiturari buruzko bi informazio-panelek osatzen dute.
Aurrez Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Campusean, Gasteizko Ataria interpretazio-zentroan eta Busturian, Euskadiko biodibertsitatearen zentroan izan da argazki erakusketa.


Erakusketaren helburuak


Oiangu Parkea Bizirik eta Landarlan elkarteek erakusketa honekin Kantauriko itsas dibertsitatea argazki ederrez gerturatu nahi izan dute gure eskualdera, haren ezagupena zabaldu eta bere kontserbazio eta babeserako jarrerak bultzatu.

Erakusketaren datak eta lekua
Martxoaren 26tik apirilaren 23ra, Ordiziako D´Elikatuz aretoan, ikusgai egongo da erakusketa, goizeko 10etatik eguerdiko 1era eta arratsaldeko 4etatik 7etara, igande arratsaldetan izan ezik.

Aurkezpen diapositiba emanaldia, martxoaren 26an
Euskal Naturako Antton Alberdi kideak erakusketa osatzen duten argazkien inguruko informazioa zabalduko digu, ostiralean, martxoaren 26an, arratsaldeko 7retan, Ordiziako D’Elikatuz aretoan.
Beraz, biodibertsitatea, itsasoa edo edertasuna maite duen edonor gonbidatzen dugu lerro hauetatik erakusketa honetaz gozatu eta ikastera.

LANDARLAN eta OIANGU PARKEA BIZIRIK elkarteak

OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario