2010/03/18

Erreferenduma Oianguko auzian

.
.
Oianguko Golf Proiektuaren aurka dago Aralar, herritarrei ezer galdetu gabe erabaki delako, parkearen zati bat pribatizatu egiten delako.


Proiektua geldirik

Proiektuak, ordea, aurrera darrai, edo hori diote behintzat EAJ, PSE eta EAk, nahiz eta Oiangura igo den edonork ikus dezakeen hura geldi dagoela aspaldi. Hiru urte joan dira eta Golf Proiektuak izan behar zuenaren zati txiki bat baino ez da aurrera eraman eta zati txiki hori bera ere ez dago oraindik legeztatuta. Otsailean amaitu da Udalak proiektua gauzatzeko enpresari eman zion bigarren epea, baina, proiektua bukatu gabe dago. Oraingoz praktika zelaia da eginda dagoen bakarra. Falta dira hotela, golf-zelaia, aparkalekua eta zelaiaren inguruko urbanizazio-lanak.

Praktika zelaia lizentziarik gabe.

Praktika zelaia duela urte bete inguru inauguratu zuen Alkateak, baina handik gutxira jakin genuen zelai horrek oraindik ez duela irekitzeko baimenik, Udalak ez baitio oraindik baimenik eman. Praktika-zelaiko sareak eusten dituzten zutabeak kentzeko agindu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, baina Udalak ez ditu oraindik kendu edo kendu arazi. Bistan da guztiak balio duela Gobernu Taldean dauden alderdiei buruan sartu zaien proiektu hori aurrera eramateko orduan.

Erreferenduma

Aralarrek bat egiten du Oiangu Publikoa eta Bizirik Herri Plataformak parkearen etorkizunaz erreferenduma deitzeko egin duen eskaerarekin. EAJ, PSE eta EA, ordea, ez daude herritarrei hitza emateko eta herritarren partehartzea ahalbideratzeko prest. EAJ eta EAk erabakitzeko eskubidearen aldeko erreferenduma defenditzen dute Gasteizko Parlamentuan, baina eskubide hori berbera ez diete eman nahi Ordiziarrei Oianguko auziaz erabaki dezaten. PSE herritarren parte hartzeaz arduratzen den sailaz arduratzen da Udalean, baina partehartzea beraiek nahi duten bezala ulertzen dute eta komeni zaienean eta komeni zaienerako baino ez dute erabiltzen


Goierriko Aralar Webgunera joateko sakatu hemen.

2010/03/17 Goierriko Aralar

No hay comentarios:

Publicar un comentario