2010/02/08

Oianguko lurra salgai

Lurra gara, ez gara betiko, nahiz eta dirua, kotxeak, urbanizazioak eta hipermerkatuak izan. Gehienez ere, zoriontsu izaten lagunduko digute paseo eder honetatik igarotzean, baina, jaio aurretik eta hil ondoren lurra besterik ez gara. Eta lurrarekin adierazi nahi dugu Oiangun egiten ari denarekiko gure ezinegona. Horregatik garraiatzen dugu lurra Oiangutik plazara, gure parkeko lurrarekin zertan ari diren erakusteko herriaren erdi-erdian. Tristuraz eta saminez egiten dugu, eta udalari esateko, parkearen etorkizuna erabakitzeko kontsulta bat egiteko gai ez delako, bera ez dela betiko eta utziko duen ondarea konpondu ezinezkoa izango dela. Beraz, ostiralero, iluntzean, lur piska bat ekartzen dugu Oiangutik, zaku txiki bat, eta, guztion begi aurrean uzten dugu, Oiangu gu ere bagarela gogorarazteko. Zementu, hormigoi eta asfaltozko plaza honetan gu ere lurra garela adierazteko, alegia.

Poztuko ginateke, beraz, elkar harturik ekintza hau batera landuko bagenu, obretara hurbildu eta hondeatzeko makinei kendutako lurra, herriaren erdi-erdian utziko genuke ostiralero. Horrela,politikarien eta hemengo enpresa eraikitzaileen kodiziari kendutako zaku bete lur txiki hauen ondoan zuenak eta guztionak leudeke.

Hau guztia, egiten dugu, nahi duguna dakigulako eta dakiguna maite dugulako.
OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario